Kanporaketak eta mailari eustea dute jokoan Obenasa eta Hondarribiak

Nafarrek nahikoa dute Burgosen irabaztea; gipuzkoarrek galduta ere euts diezaiokete mailari

Erredakzioa
Donostia
2013ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularreko azken jardunaldia jokatuko dute bihar Obenasak eta Hondarribia-Irunek. Biek dute ezer jokoan: nafarrek titulurako kanporaketarako sailkatzea; eta gipuzkoarrek, mailari eustea. Eta, egia esan, biek dute aukera asko helburua lortzeko. Obenasak nahikoa du Burgosen irabaztea kanporaketak jokatzeko. Galduta ere sailka daiteke, beti ere Kanaria Handiak Gironaren aurka galduz gero. Hondarribia-Irunek ere etxean Rivasi irabazita lortuko luke helburua. Galduta ere mailari euts diezaioke, Conquerok eta Bembibrek galtzen badute. 19:00etan jokatuko dira partida guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.