KAE eta ETE ligan lehiatu ahalko dira transgeneroak

2022ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
ARRAUNA. Arraunlari transgeneroek lehiaketan parte hartzeko araudia onartu zuten atzo KAE eta ETE ligek. Datorren denboralditik aurrera egongo da indarrean.

Hala, arraunlari bat KAE ligan aritzeko moduan izango da nortasun agirian agertzen den sexua ez bada emakumezkoa. ETE ligan parte hartu ahalko du, berriz, sexua emakumezkoa bada. Azken kasu horretan, sexua aldatu badu, arraunlariak analisi batekin frogatu beharko du gutxienez azken 12 hilabeteetan bere testosterona maila ez dela izan litroko 5 nmol baino handiagoa. Gainera, Nazioarteko Arraun Federazioak eta KAEk eta ETE ligek ezar ditzaketen beste arauak bete beharko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.