KAE 2 ligako lehen postuko berdinketa hautsiko da gaur, Pasaian

Busturialdea eta Ondarroa berdinduta daude, eta biak dira estropada irabazteko hautagai nagusiak

Donostia
2011ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Busturialdeak harrapatu egin zuen Ondarroa joan zen asteburuan, eta orain, KAE 2 ligako sailkapenaren buruan berdinduta daude. Gaur hautsiko da parez pareko egoera, Pasaiako estropadan (18:00). Biak dira bandera irabazteko faboritoak, orain arteko zortzi estropadetan launa garaipen pilatu dituzte eta. Ez da beste garailerik izan aurten. Azken txandan ariko dira, Getaria eta Colindres alboan dituztela. Eremu berezia da gaurkoa, Pasaiako kanalean ariko baitira ontziak. Launaka jardungo dute, baina bi traineru alde batera aterako dira, eta beste biak bestera. Lau luze egin beharko dituzte. Itsasoan ez denez, itsasaldia eta ur-lasterrak zaindu beharko dituzte, eta haizeak ere eragina izan dezake.

Bizkaiko bi ontziek lehia estua dute. Ligako garailea zuzenean igoko da KAE 1 ligara, eta ezin lotuago doaz kontuak. Bigarren eta hirugarren sailkatuek igotzeko kanporaketa jokatuko dute, denboraldi amaieran, KAE 1eko azken bi sailkatuekin. Liga erdia jokatua dute jada KAE 2n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.