KAE 1, KAE 2 eta ETE ligetako estropadak, gaur
KAE 1ekoak eta ETE ligakoak Pasaian (Gipuzkoa) ariko dira gaur. Emakumezkoak lehiatuko dira lehenik (11:20). Sailkapenean, Deustu eta Tolosaldea berdinduta daude lehen postuan, 21 punturekin. Haien ondoren, gizonezkoen ontziak irtengo dira (12:00). San Pedro da lider, eta hiru puntura ditu Getaria, Kaiku eta Pedreña. KAE 2koek, berriz, Elantxoben (Bizkaia) izango dute estropada (12:00). Hondarribia B da lehena, eta Portugalete eta Donostiarra B ditu atzetik sailkapen nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu