Julen Retegik buruz burukoa jokatuko du

Pilotariak kontratu luzeagoa nahi zuen arren, urtebeterako kontratua sinatu du Asperekin.Negoziazioak ez dira errazak izan

Imanol Magro Eizmendi.
2015eko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Julen Retegik eta Aspek akordio bat egin dute, eta pilotariak urtebeterako kontratua sinatu du. Negoziazioak ez dira errazak izan, baina akordioa garaiz iritsi da, eta Retegik buruz buruko txapelketan parte hartu ahal izango du. Aurkezpena asteartean izango da, Bilbon, eta iazko txapeldunordea hantxe izango da.

Retegiren etorkizunak argitu beharreko auzi izateari utzi dio. Martxoaren amaieran bukatu zitzaion kontratua, eta harrezkeroztik, zuriz jantzi gabe egon da. Enpresak azken asteetan jakinarazi duenez, bi aldeak bi aldiz bildu dira, eta behin baino gehiagotan hitz egin dute telefonoz, baina ez dira ados jarri baldintzetan. Aspek 31 zituen eskutik, egun pilota profesionalean enpresaz aldatzeko aukera asko ez daudelako, eta garbi dutelako inor ez dela ordezkaezina. Pilotariak kontratu luzeagoa nahi, eta merezi, zuela esana zuen, baina azkenean ez da halakorik egon.

Retegik 30 urte egingo ditu uztailean, eta azken urtea bere ibilbideko onena izan da. Buruz buruko txapeldunorde izan zen iaz, eta binakako txapelketan aurreneko aldiz aritu da hasieratik. Aspen egun pilotari guztiek dute urrira arteko kontratua gutxienez. Urrian Jon Apezetxea eta Iñaki Larrinagari bukatuko zaie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.