Aizkora

Julen Alberdi 'Txikia IV.a' eta Nerea Arruti, Sherpa Ai Aizkolari Txapelketako irabazleak

Biek aise hartu dituzte mendean euren aurkariak: Txikia IV.ak 2.41 atera dio Otañori, eta Arrutik 3.39 Astondoari.

Aizkolariak lanean, gaur, Bilboko Miribillan. LUIS TEJIDO / EFE
2022ko azaroaren 13a
15:24
Entzun

Sherpa Ai Aizkolari Txapelketak baditu txapeldun berriak: Julen Alberdi Txikia IV.a eta Nerea Arruti. Nagusitasunez gailendu dira biak, eta haiek hartu dute Iker Vicenteren eta Karmele Gisasola Zelai III.a-ren lekukoa .Lehia ofizialetatik kanpo egon arren, sona handiko jaialdia antolatu dute Bilboko Miribillan: besteak beste, Zea Mays, Zetak eta Sune musikariak izan dira han.

Gizonezkoen lehian hiru ziren faborito nagusiak: Alberdi, Mikel Larrañaga, eta Eneko Otaño. Lehen enborretan estua izan Alberdiren eta Larrañagaren arteko borroka, baina, denborak aurrera egin ahala, errenta hartu du irabazleak. Azkenean, Otañok ere aurrea hartu dio Larrañagari.

Alberdik 42 minutu eta 39 segundo behar izan ditu lanak amaitzeko, Otañok 45.15 eta Larrañagak 46.06.

Emakumezkoen txapelketan, berriz, faborito argia zen Nerea Arruti, eta ez du hutsik egin. Urnietakoak 12 minutu eta 16 segundo behar izan ditu lau enborrak mozteko, eta alde handia atera die bere bi aurkariei: 15 minutu eta 22 segundo behar izan ditu Irati Astondoak, eta 17.52 Uxue Ansorregik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.