Julen Aginagaldek hurrengoa izango du azken sasoia

2022ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESKUBALOIA. Bidasoak beste denboraldi batez luzatu dio kontratua Julen Aginagalderi. Hain zuzen, denboraldi hori amaitutakoan erretiroa hartuko du. Hurrengo sasoian, gainera, jokalari eta kirol zuzendari lanak egingo ditu aldi berean. «Zaila da, baina ilusio handiz nago», adierazi zuen atzo, kontratu luzatzea iragartzeko agerraldian.

Etxeko taldean erretiroa hartzea «harro» egoteko moduko zerbait dela nabarmendu zuen 39 urteko piboteak. «Hau guztia iragarrita, lasai egon nahi dut orain. Urtebete daukat hurrengo denboraldia azkena izango dela barneratzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.