Juanjo Orozek bukatutzat eman du bere kirol ibilbidea, 34 urterekin
TXIRRINDULARITZA. Saiatu da bere kirol ibilbidea luzatzen, baina ezin izan du. Juanjo Oroz nafarrak erretiroa hartzea erabaki du, 34 urterekin, profesionaletan bederatzi urtez aritu ondoren. Urtebete egin zuen Kaikun eta Orbean, sei Euskaltel-Euskadin, eta urtebete Burgosen. Hamar itzuli handi amaitu zituen: lau Tour eta lau Vuelta, eta bi Giro. «Irribarre batekin noa», esan du agurreko gutun batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu