Juan Luis Mardaras Eibarreko presidente izandakoa hil da, 67 urterekin
FUTBOLA. Eibar taldeak bere historian garrantzi handia izandako pertsona bat galdu zuen atzo: Juan Luis Mardaras. Hamalau urtez, 1988tik 2002ra, klubaren presidente izanikoa atzo hil zen, Donostiako Ospitalean. Han zegoen joan den ostiraletik, lagunekin afaltzen ari zela bihotzekoak eman zionetik. 67 urte zituen. Haren aginduetara igo zen taldea Espainiako Bigarren Mailara, eta elkarte anonimo bilakatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu