Joseba Fernandez: «Hobe nik uztea, taldea erabat desegitea baino»

Aitor Manterola Garate.
2019ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Urdaibaik Joseba Fernandez ez den beste entrenatzaile bat izango du datorren denboraldian. Izan ere, zuzendaritzari jakinarazi dio ez duela jarraituko Bermeon. Klubak bertan jarraitzeko eskaintza egin zion, baina hau izan zen Fernandezen erantzuna: «Arraunlariek ez dute nire mezuan sinesten, eta, baldintza horietan, hobe ez segitzea». Taldearen etorkizuna ere hartu du kontuan entrenatzaileak: «Segituko banu, arraunlari askok utziko lukete taldea, eta nahiago dut nik utzi talde hau haustea baino».

Nabarmendu du ez dela aurtengo kontua arraunlarien eta haren arteko lotura eza: «Hirugarren urtea dut Bermeon, eta hasieratik nabaritu dut ez zegoela konfiantzarik». Kontuak kontu, «sasoia ondo amaitzeko gai» ikusten ditu arraunlariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.