Joseba Agirrek entrenatzaile kargua utziko du, kirol zuzendari izateko

2019ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Joseba Agirrek utzi egingo dio Athleticeko entrenatzaile izateari sasoi honen amaieran, eta kirol zuzendari izango da, Juan Luis Fuentesen ordez. Azken horrek metodologia, erakartze eta teknifikazio alorrean egingo du lan. Agirrek lau sasoi daramatza entrenatzaile, eta, harekin, Athleticek Espainiako liga bat irabazi zuen, 2016an. Argi du nolakoa izan behar duen hurrengo teknikariak: «Athleticen filosofia, idiosinkrasia eta lan egiteko era ezagutu behar ditu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.