Osasunak egin du jada hurrengo sasoirako lehen fitxaketa: Jordan Loties erdiko atzelari frantziarra. Lotiesek 28 urte ditu (29 egingo ditu abuztuan), 1,90 metro da luze, eta Nancy Frantziako Lehen Mailako taldean jokatu du azkeneko lau denboraldietan. Aurretik Clermonten eta Dijonen ere aritu zen. Lotiesek eta Iruñeko taldeak hiru sasoirako kontratua adostu dute, eta jokalariak hiru milioi euroko etete klausula izango du. Lotiesek azterketa medikoa gainditu du, eta gaur bertan aurkeztuko dute, 11:30ean, Sadar futbol zelaian.
Frantziarraren fitxaketarekin ia ziurtzat eman daiteke klubak ez diola kontratua berrituko Ruben Gonzalez erdiko atzelari galiziarrari.
Jordan Loties atzelari frantziarra, Osasunara
Iruñeko taldearen lehen fitxaketak 28 urte ditu, eta hiru denboraldirako kontratua sinatu du; gaur aurkeztuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu