Jonathan Castroviejok Algarveko Itzuliko erlojupekoa irabazi du

Jonathan Castroviejo, ahalegin betean, atzo, erlojupekoan. MOVISTAR.
2017ko otsailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Jonathan Castroviejok (Movistar) lortu du euskal txirrindulari baten lehen garaipena sasoi honetan. Getxoztarra Algarveko Itzuliko hirugarren etapan nagusitu zen atzo, hemezortzi kilometroko erlojupekoan. Lau segundotan ondu zuen Tony Martinen denbora (Katuxa). Primoz Roglic (Lotto-Jumbo) da lider orain. Andaluzian, berriz, ezustea izan zen, Victor Campenaertsek (Trek) irabazi baitzuen erlojupekoa. Alejandro Valverde (Movistar) da lider berriro. Ion Izagirre (Bahrain) erori egin zen atzo, eta mina du eskumuturrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.