Euskal Herriko Itzulia

Jonas Vingegaard izango da izar nagusia Itzulian

Tourreko azken garailea Euskal Herriko errepideetan izango da. Daniel Felipe Martinez iazkoa berritzen ahaleginduko da. Mikel Landa, Peio Bilbao eta Ion Izagirre ere ariko dira.

jarraia225923.jpg
Beñat Mujika Telleria.
2023ko martxoaren 23a
12:34
Entzun

Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) Frantziako Tourreko azken garailea euskal errepideetan izango da. Danimarkako txirrindularia Euskal Herriko Itzulian izango da beste hainbat txirrindulariren artean. Gaur aurkeztu dute lasterketa Eibarren, 2023ko Europako Kirol Hirian, eta lasterketa amaituko den herrian. Parte hartzaileen zerrendan 23 talde izango dira (18 World Tourrekoak eta 5 UCI Pro Teamekoak), eta goi mailako txirrindulariak ugari izango dira. Daniel Felipe Martinez (Ineos) iaz irabazi zuen txapela bigarren aldiz irabazten ahaleginduko da, baina arerio zailak izango ditu. Besteak beste, Egan Bernal (Ineos), Richard Carapaz (Education First), Enric Mas (Movistar), Adam Yates (UAE), Juan Ayuso (UAE), David Gaudu (FDJ) eta Emannuel Buchmann (Bora). Lau euskal talde izango dira Itzulian (Movistar, Euskaltel, Kern Pharma eta Caja Rural), eta baita 22 euskal txirrindulari ere. Horien artean nabarmenduko dira Bahrainekoak: Mikel Landa eta Peio Bilbao.

>Apirilaren 3tik 8ra jokatuko da Itzulia, eta zenbait albiste berri ere izango ditu aurtengo lasterketak. Ez da erlojupeko saiorik izango, eta, hortaz, buruz buru arituko dira faborito guztiak sei egunetan. Tarteko helmugetan eta helmuga nagusian denbora-sariak izango dira. Tarteko helmugetan 3 segundo lortuko ditu lehenengoak, 2 bigarrenak eta 1 hirugarrenak. Helmuga nagusian, aldiz, 10, 6 eta 4 segundo banatuko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.