OLINPISMOA. Dominaren usainean zebiltzan Jon Santacana eta Miguel Galindo Pyeongchangen (Hego Korea), Neguko Paralinpiar Jokoetan. Laugarren izan ziren eskiatzaile donostiarra eta haren gida jaitsieran eta supererraldoian. Atzo, ordea, podiumera jauzi egin zuten, bigarren koskara, hain zuzen. Zilarrezko domina irabazi zuten superkonbinatuan. Maros Hudik eta Miroslav Haraus eslovakiarrak soilik izan zituzten aurretik, 91 ehunenera.
Atzokoarekin, bederatzi domina irabaziak ditu Santacanak Neguko Paralinpiar Jokoetan: hiru urrezko, lau zilarrezko eta bi brontzezko. Oraindik, beste bi gehiago eskura ditzake, eslalomean eta eslalom erraldoian ariko baita, gaur eta larunbatean, hurrenez hurren.
«Merezi genuen horrelako amaiera bat, asko borrokatu garelako», esan zuen Santacanak domina irabazi berritan. Oso litekeena da hauek izatea azken Jokoak donostiarrarentzat.
Jon Santacanak zilarra irabazi du superkonbinatuan
Eskiatzaile donostiarrak bederatzigarren domina du Paralinpiar Jokoetan; beste bi probatan ariko da oraindik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu