Jon Santacana Munduko Txapelketan ariko da gaurtik asteartera, Italian
ESKIA. Jon Santacana Donostiako eskiatzaile paralinpiarra Tarvision (Italia) dago, bertan jokatuko baita gaurtik asteartera Munduko Txapelketa. Bost probatan ariko da: gaur, jaitsieran; bihar, super-erraldoian; larunbatean, super-konbinatuan; astelehenean, eslalomean; eta asteartean, eslalom erraldoian. 36 urteko eskiatzaileak 11 domina irabazi ditu Munduko Txapelketetan: sei urre, hiru zilar eta bi brontze.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu