Jon Moncayolak 2031. urtera arte berritu du kontratua Osasunarekin

2021eko ekainaren 9a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Jon Moncayolak eta Osasunak beste hamar urtez luzatu dute beren arteko kontratua, 2031ko ekainaren 30era arte. 23 urteko erdilariak 22 milioi euroko etete klausula izango du hurrengo bi sasoietan, eta zortzikoa taldeak maila galduz gero. Funtsezkoa da Jagoba Arrasaterentzat: 41 partida jokatu ditu denboraldi honetan, eta bi gol sartu ditu. «Oso zoriontsu naiz. Beti izan da lehentasuna hemen jarraitzea. Ea elkarrekin arrakastak lor ditzakegun», esan du. Bestalde, Burgui-k Alaves utziko du, taldean lau denboraldiz jokatu eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.