SASKIBALOIA. Baskoniak badu entrenatzailea: Joan Peñarroya (Terrasa, Herrialde Katalanak, 1969). Bi denboraldirako kontratua izenpetu dute Kataluniako teknikariak eta klubak. Horrenbestez, Neven Spahijaren lekua hartuko du. Valentziaren aulkian aritu da sasoi honetan, eta aurretik Burgosen, Andorran eta Manresan jardun zuen. Burgosekin bi aldiz irabazi zuen Txapeldunen Liga, eta behin Kontinente arteko Kopa.
IDKn eta Gernikan ere badira fitxaketak. Gipuzkoarrek Kadri Lass Estoniako hegal-pibota batu dute taldera Bembibretik, eta bizkaitarrek Sandra Ygueravide joko-antolatzaile katalana Lille-Metropoletik.
Joan Peñarroya da Baskoniako entrenatzailea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu