TXIRRINDULARITZA

Jesus Herradak irabazi du Vueltan, eta Teuns jarri da lider

Eroriko handi bat izan da, eta Nicola Rochek, Rigoberto Uranek, Hugh Carthyk eta Victor De la Partek lasterketa utzi dute horren ondorioz.

2019ko abuztuaren 29a
07:39
Entzun

Oso mugitua izan da Espainiako Vueltako seigarren etapa. Jesus Herrada espainiarrak (Cofidis) irabazi du, eguneko ihesaldian sartu eta eguneko azken mendatean, Ares del Maestraten indartsuena izanda. Dylan Teuns flandiarra (Bahrain) sailkatu da haren atzetik, zazpi segundora. Hain zuzen ere, Teuns da liderra orain, Miguel Angel Lopezengandik (Astana) 4.43ra baitzegoen, eta faboritoak 5.44ra iritsi baitira. Orain, lehena da sailkapen nagusian. 38 segundora du David de la Cruz (Ineos), eta minutu batera Lopez.

Teuns izan da eguneko onuraduna. Kaltetuak, ordea, Nicolas Roche (Sunweb), Rigoberto Uran, Hugh Carthy (Education First) eta Victor de la Parte (CCC) izan dira, erretiratu egin baitira, eroriko handi batean nahastuta egon eta gero.

Ostiralean, zazpigarren etapa jokatuko dute, Onda eta Mas de la Costa artean (Herrialde Katalanak). 183,2 kilometro ditu, eta bi zati oso ezberdin: aurreneko 80 kilometroak lauak dira, eta azkeneko ehunak oso gorabeheratsuak, bost mendate igoko dituztelako: Marianet —3,7 kilometro eta %5,5eko pendiza—, Eslida —sei eta %4,5—, Alcudia de Veo —4,2 eta %4,4—, Salto del Caballo —10,4 eta %4,6— eta Mas de la Costa —4,1 eta %12,3—. Azkenekoan amaituko da etapa, eta oso gogorra da, %25eko aldaparen bat baitu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.