Javier Flañok oso harro doala esan du bere agurrean

Javier Flaño, negarrez, atzo. OSASUNA.
2018ko uztailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Atzo goizean Sadarren emandako prentsaurrekoan esan zion agur Javier Flañok Osasunari. Esker oneko hitzak izan zituen iruindarrak bere kirol ibilbidean alboan izan dituenentzat. «Diruz ordaindu ezin diren bizipenak» oroitu zituen Flañok malko artean. «Pribilegiatu» sentitzen dela gaineratu zuen «maite» duen taldearekin gozatzeko aukera izan duelako. Ekitaldia amaitzeko, oroigarri bat eta sanferminetako zapi bat eman zizkion Luis Sabalza presidenteak. Flañok bi etapa izan ditu Osasunan: bata, 2001etik 2009ra; bestea, 2014tik joan den denboraldi amaierara arte. Lehen eta bigarren taldeetan jokatutako partidak batuta, 174 aldiz jantzi du elastiko gorritxoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.