Javier Flaño sei hilabetez egongo da jokatu gabe
OSASUNA. Aurreikuspen ezkorrenak bete dira, eta Javier Flañok denbora luzez egon beharko du jokatu gabe: sei hilabete inguru. Osasunako atzelariak min hartu zuen larunbatean, Realaren aurka, eta, azterketa medikoen arabera, hautsia du ezker belauneko atzeko lotailu gurutzatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu