Jaurlaritzak bere gain hartu du Euskadiko Eskubaloi Federazioaren kudeaketa
ESKUBALOIA. Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu Euskadiko Eskubaloi Federazioaren kontrola, eta kontu hartzaile bat jarriko du behin-behinean hura kudeatzeko. Jose Manuel Ruiz presidentearen kudeaketan egoniko ustezko irregulartasunengatik hartu du erabakia. Federazioko zuzendaritzako kide ohi batek Ruiz salatu zuen babes kontratu bateko 4.000 euro hartzeagatik. Ez da federazio baten kontrola hartzen duen lehen aldia, pilotakoarekin eta karatekoarekin ere gertatu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu