Denboraldi zaharra amaitu bezain pronto eman du berrirako lehen albistea Realak: Adnan Januzajek eta Nacho Monrealek ez dute taldean jarraituko. Nafarra 2019tik egon da Realean, eta 69 partida jokatu ditu, eta lau gol sartu. Sasoi honetan ez du alerik jokatu, belauneko ebakuntza izan eta gero, osatu ezinda ibili delako.
Deigarriagoa izan da Belgikako jokalariaren inguruko albistea. Kontratua berritu behar zuela, eta ez zuela, albiste eta kontu ugari ibili da hilabeteetan haren inguruan. Baina, azkenean, ez du jarraituko Imanolek zuzentzen duen taldean. 2017an ekarri zuen Realak, eta 167 partidatan 23 gol sartu ditu.
Bi jokalariak Realaren historian geratuko dira, 2020ko Espainiako Kopa irabazi baitzuten.