Binakako Txapelketa

Jakak eta Zabaletak 22-5 irabazi diete Irribarriari eta Rezustari

Jaka hasiberriak dotore jokatu du, eta Zabaletak menderatu egin du Rezusta atzeko koadroetan, lehen jardunaldiko partidan, Bergaran.

Erik Jaka, aurtengo lau eta erdiko txapelketan. JUANAN RUIZ / FOKU
Aitor Manterola Garate.
2019ko azaroaren 24a
15:30
Entzun

Ezustea izan da Bergarako pilotalekuan gaur, Binakako Txapelketako lehen jardunaldian. Jaka hasiberriak eta Zabaletak astindua eman diete Irribarriari eta Rezustari (22-5), eta lehen puntua eskuratu dute. Kontuan hartzeko bikotea dira gaurko garaileak, baina ez zen inola ere espero hainbesteko aldearekin nagusitzea txapelketa irabazteko faborito handienetakoa den bikoteari. Jakak astindu ditu bazterrak, oso bizi jokatuz, eta Zabaletak ere erraz jo dio pilotari, mendean hartuta Rezusta, zeina gaizki aritu baita. 

Bihar bukatuko da lehen jardunaldia, Tolosan, eta aurrez aurre izango dira Artola eta Imaz, alde batetik, eta Laso eta Albisu, bestetik. Orain arteko emaitzetan, bikote hauek irabazi dute: Ezkurdia-Martija, Olaizola II.a.-Urrutikoetxea eta gaurko garaileak, Jaka eta Zabaleta. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.