DONOSTIAKO KLASIKOA

Jaizkibel epailea

Probak 227 kilometro izango ditu, eta Gipuzkoa guztia zeharkatuko du; hala ere, urtero bezala, Jaizkibelen antolatutako ihesaldi batetik aterako da klasikoko irabazlea

DONOSTIA
2004ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Urteak joan eta urteak etorri, Jaizkibelek erabakitzen du nork irabazten duen Donostiako Klaskikoa. Edo berak egiten du lehen aukeraketa, eta taldetxo horretatik esprintean azkarrena denak, edo hobeto moldatzen denak eramaten du txapela.

Jaizkibeli garrantzia kentzen saiatu dira, txirrindulariak baino gehiago antolakuntza bera. Izan dira txirrindulariak Gipuzkoako buelta guztia ia bakarrik egin dutenak, baina ezer gutxi utzi dute txirrinduzaleen oroimen kolektiboan.Saiatu dira antolatzaileak ere. Asko arriskatu zuten 1997an, Galarretatik Donostiako ospitaleetara doan aldapa ibilbidean sartu zutenean. Munduko Kopa jokatu zen urte hartan Donostian, zirkuituan zegoen aldapa, eta aurretik probatu beharra zegoen. Jostailu bat bezalakoa zen, ezin Eguberri egunera arte itxaron, bezperan ireki beharra zegoen paketetxoa.Eta jostailua ez zen ona atera, Jaizkibeli begirunea galdu zioten txirrindulariek, gero etor zitekeenaren beldur. Izan ere, bakarra ez, baina hiru itzuli eman zizkioten Munduko Txapelketako ibilbideari, eta hiru aldiz igo zuten aldapatxoa. Baina ezertxo ere ez. Sekula baino tropel handiagoa iritsi zen Bulebarrera.1998an betiko ibilbidea izan zuen klasikoak; zerbaitek funtzionatzen badu, zertarako konpondu? Berriro ere, Jaizkibelen jarri zuten proba.Azken urteetan, Jaizkibelek lagun bat izan du epaile lanak egiteko. Bere maldak gutxi balira edo, azken urteetan Gurutzeko gainetik pasarazi dituzte txirrindulariak. Emaitza, begibistakoa: batek hasitako lana besteak bukatzea, eta taldetxoak ere txikitzea.Eta, bestela, Mirakruz ere hor dago helmugatik kilometro eskasera; askotan kirioei eusten lan handiagoa izaten dute txirrindulariek, aurretik ihesaldia antolatzen baino. Ezin da hutsik egin; eta atzera begiratzeak, aldamenekoari itxaroteak edo indar handiegiarekin erasoa goizegi jotzeak garaipenari agur esatea esan nahi dezake.

Parte-hartze handia, esprint esturako

Azken urteetan hiru aldapa horiek erakutsi dute, azkenean, esprintak erabakitzen duela Donostiako Klasikoko irabazlea. Atzean geratu dira Jaizkibelen bakarrik igaro, eta Bulebarrera iristen ziren txirrindulariei buruzko istorioak.

Talde handiagoa edo txikiagoa, dozena bat txirrindulari edo bi bakarrik, Bulebarrean esprintik jokatu gabe nekez irabazi ko du inork. Hautagaiak behintzat badira, eta izen batzuk aurrera badaitezke ere, auskalo errepideak eta Jaizkibelek non jartzen dituen gero.Rebellin, Bettini, Astarloa, Freire... edozein ordenetan jarri daitezke lau hauek, eta ez dira argazkia merezi duten bakarrak, gainera. Alejandro Valverdek Burgosen egin dituenak egin eta gero, edozer egin dezake gaur. Jan Ullrichek nekatuta zirudien aurreko astean Hanburgon, baina bere pedal kolpe mantso baina sendoa hobeto moldatzen da Jaizkibelgo maldetara, bigarrengo zatikoetara batez ere, Hew Klasikoan igo behar izan zituzten aldapa motz eta gogorretara baino.Erik Dekker, Michael Boogerd, Michael Rasmussen, Levi Leipheimer; berriketako taldea ekarri du Rabobankek... Juan Antonio Flecha, Dario Frigo, Aitor Gonzalez; Fassa Bortolo ere hortzak erakustera... Ivan Basso, iaz bigarren, Carlos Sastre; Jens Voigt gabe Tourreko lorpenak errepikatu asmoz CSC...Bakarra kabitzen da ordea.

ibilbide bera

Azken urteetako ibilbide bera izango du klasikoak, eta Jaizkibelen ondoren Gurutze igoko dute



Munduko kopa

Rebellin dago buruan, Bettinik baino 64 puntu gehiago ditu, eta Freire da hirugarrena

-

Sailkapena



 

Munduko Kopa





1. Davide Rebellin GST 232 puntu2. Paolo Bettini QSD 168 pt.3. Oscar Freire RAB 167 pt.4. Stuart O'grady COF 150 pt.5. Michael Boogerd RAB 146 pt.6. Steffen Wesemann TMO 131 pt.7. Erik Dekker RAB 130 pt.8. Erik Zabel TMO 108 pt.9. Magnus Backstedt ALB 100 p.10. Peter Van Petegem LOT 95 pt.11. Leif Hoste LOT 84 pt.12.

Igor Astarloa



LAM 82 pt.

Aurreko irabazleak





1. Milano-Sanremo:
Oscar Freire RAB.
2. Flandriako tourra:
Steffen Wessemann TMO.

3. Paris-Roubaix:
Magnus Backstedt ALB.

4. Amstel Gold Race:
Davide Rebellin GST.

5. Liege-Bastogne-Liege:
Davide Rebellin GST.

6. Hew Klasikoa:
Stuart O'Grady COF.

Geratzen diren probak





8. Züri Metzgete:
Abuztuaren 22an (Suitza).
9. Paris-Tours:
Urriaren 10ean (Frantzia).

10. Lombardiako giroa:
Urriaren 18an (Italia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.