Espainiako ligan nahi baino beherago amaituko du Athleticek, eta, halere, azken partidetan garaipenak pilatzea du xede. Huescaren etxean jokatuko du gaur (20:00, Movistar La Liga). El Alcoraz zelaikoak Bigarren Mailako infernua saihestu nahian ari dira, eta lehia horretan uste gabeko epaile izan daitezke zuri-gorriak.
Nolanahi ere, hiru puntuak bildu nahi dituzte bilbotarrek. Marcelino Garcia Toralek hutsune asko bete beharko ditu, jokalari kopuru handia baitu min hartuta. Hala, lehen taldean prest dauden jokalariak soilik eramango ditu Huescara. Dani Garcia deialdian sartu du, eta IƱigo Vicente, min hartuta, etxean geratuko da.
Jaitsierako lehian epaile izan daiteke Athletic, Huescan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu