Jacobo Cuetarak 2022ra arte berritu du Bidasoarekin

Tenikaria «oso pozik» azaldu da, eta Gurutz Aginagaldek esan du «lehen harria» jarri dutela hari kontratua berrituta

Gurutz Aginagalde eta Jacobo Cuetara, atzo, aurkezpenean. BIDASOA.
2019ko urriaren 23a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bidasoak eta Jacobo Cuetarak akordioa lortu dute entrenatzaile espainiarraren kontratua beste bi urtez luzatzeko, 2022ra arte —2020an amaituko zitzaion—. Cuetarak laugarren denboraldia du Irungo (Gipuzkoa) taldean, eta haren aginduetara, sekulako jauzia eman du. Izan ere, 11. izan zen 2016-17ko sasoian, hamargarren 2017-18koan eta bigarren 2018-19koan. Aurten, laugarren da, eta lider da Txapeldunen Ligako ligaxkan. Entrenatzailea oso pozik dago berritu egin duelako. «Oso maitatua sentitzen naiz Irunen». Gurutz Aginagalde presidenteak, berriz, esan du Cuetara berrituta, «lehen harria» jarri dutela, eta espero dutela jokalari gehienak jarraitzea.

Bestalde, Super Amara Bera Berak Tenerifen (Espainia) jokatuko du gaur atzeratutako ligako partida (21:00). Salud izango du aurkari. Irabaztea eta lidergoan bakarrik jarraitzea da donostiarren helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.