Txuri-Urdin taldeak irabazi du izotz hockeyko liga

2-3 irabazi dio Majadahonda taldeari Madrilen. Oso berdinduta ibili dira bi taldeak kanporaketan, eta bost partida behar izan dira irabazlea nor den ebazteko.

txuri
Txuri-Urdin taldeko jokalariak garaipena ospatzen, Majadahondako izotz jauregian.
Edu Lartzanguren.
2025eko martxoaren 16a
17:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Hirugarren liga ekarri du Txuri-Urdin izotz hockeyko taldeak Euskal Herrira. 2-3 irabazi dio Majadahonda taldeari Madrilen. Oso berdinduta ibili dira bi taldeak kanporaketan. Bost partida behar izan dira irabazlea nor den ebazteko, eta guztiak gol bakarraren aldearekin amaitu dira.

Majadahondako La Neveran jokatu dute, eta bisitari izatearen desabantaila irauli egin du Txuri-Urdinek. Donostiarrek sartu dute lehenengoa, partidaren 2. minutuan. Iara Hayek jokalariak sartu du tantoa. Baina madrildarrek berdintzea lortu dute lehenengo zatia amaitzear zela.

Bigarren zatian lehenengoan bezala gertatu da: hasi eta berehala, gola sartu dute donostiarrek. Haizea Fernandez de Romarategik egin du tantoa, eta jokalari berak sartu du beste bat 48. minutuan.

Madrildarrek gipuzkoarren atea zulatzea lortu dute partidaren amaieran, baina ezin izan dute emaitza irauli.

Txuri-Urdin nagusitu da ligan 2022an, 2024an eta 2025ean, eta dagoeneko ligako garaikur gehien dituzten taldeen zerrendan hirugarrena da. Datorren urtean berriz irabazten badu, bigarrenarekin —CDLP Valladolidekin— berdinduta geratuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.