Izeta aita-semeak finalerdietarako lehian ariko dira astelehenean

DONOSTIA
2006ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Binakako Urrezko Harri-jasotzaile Torneoak saio erakargarria izango du astelehenean, Karrantzan. Izan ere, A multzoan finalerdietarako zein biko sailkatuko den erabakiko da. Lehia horretan, Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.a eta Landarbide ariko dira, Irigoien eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.aren aurka.

Hodei Joxerramonen semea da, eta, gainera, Irigoien eta Hodei dira txapelketan diharduen bikorik gazteena, askozaz. Izeta II.ak eta Landarbidek igande eguerdian jokatu zuten lehen saioa, eta 26 kiloko aldea aterata gailendu zitzaizkien Ostolaza eta Barinagari. Garaileek 10.438 kilo (97 jasoaldi) bizkarreratu zituzten eta 10.412 kilo (95 jasoaldi) galtzaileek.Ondorioz, hiruna punturekin daude Ostolaza-Barinaga eta Izeta II.a-Landarbide.

Goenatxok eta Izeta III.ak, 812 kiloko aldea

Idiazabalgo pilotalekuan jokatu zen B multzokoen lehen jardunaldia, arratsaldez. Urpe eta Zelailuze falta direla, bi biko ari dira multzo horretan. Goenatxok eta Izeta III.ak 812 kiloko aldea atera zieten Perurena eta Saralegiri, lau harriak erabili ondoren. Garaileek 10.512 kilo bizkarreratu zituzten (95 jasoaldi), eta galtzaileek, 9.700 kilo (91 jasoaldi).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.