Izaro Lestayok ezingo du gizonezkoen ontzia gidatu Kontxan, ez delako mistoa

ARRAUNA. Izaro Lestayok ezingo du Getariaren gizonezkoen ontziaren patroia izan Kontxako estropadan. Donostia Festak-ek, estropadaren antolatzaileak, atzo azaldu zuen arautegiak ez duela aukera hori onartzen, «ez duelako talde egitura mistoa onartzen». Antolatzaileek gizonezko eta emakumezko irabazleen diru sariak berdindu zituzten iaz, eta, haien ustez, berdintasunaren aldeko pausoek norabide horretan joan behar dute, ez «proba mistoetarantz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu