Izar festa izango da berriz ere Elgoibarren

Obiri, 5.000 metroetako munduko txapelduna, Elgoibarren ariko da. EFE.
2019ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
KROSA. Krosaren festa izango da berriro Elgoibarren (Gipuzkoa). Han antolatzen dute Euskal Herrian jokatzen den krosik garrantzitsuena, Juan Mugerzaren Oroimenezkoa. 76. aldia da aurtengoa, eta igande honetan jokatuko dute, goizeko hamarretan hasi eta eguerdira arte.

Mintxeta atletismo elkarteko kideek sekulako lana egiten dute atleta bikainak erakartzeko. Aurten ere ederki egin dituzte etxeko lanak, izar festa izango baita: Diamantezko Ligan irabazitako hiru atleta eta munduko txapelketetan domina lortutako beste 30 ariko dira.

Antolatzaileek emakumezkoen proban egin dute apusturik indartsuena. Zerrenda ikusi besterik ez dago: Hellen Obiri—munduko txapeldun 5.000 metrokoan—, Beatrice Chepcoech —munduko marka du 3.000 metroko oztopodunean— eta Yasemin Can —hirutan izan da Europako kros txapeldun— ariko dira, besteak beste. Gizonezkoetan erekorrikalari oso onak lehiatuko dira: Selemon Barega —iazko txapelduna—, Rhonex Kipruto —gazte mailako munduko kros txapelduna— eta Stanley Waithaka —Zornotzako kroseko irabazlea—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.