Izagirre anaiak eta Omar Fraile, Olinpiar Jokoetara

2021eko uztailaren 13a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Hiru euskal txirrindulari ariko dira gizonezkoen Espainiako selekzioarekin Tokioko Olinpiar Jokoetan: Ion eta Gorka Izagirre, eta Omar Fraile. Hirurek errepideko proban parte hartuko dute, eta, horrez gain, Ion Izagirre erlojupekoan ere ariko da. Aldiz, Pello Bilbao deialditik kanpo geratu da. Gernikarra haserre mintzatu zen herenegun, Frantziako Tourreko hamabosgarren etapa amaitu berritan: « [Pascual Monparler] hautatzaileak gaurko etapa hasi baino ordu erdi lehenago esan dit ez naizela izango Tokion. Berandu eta gaizki abisatu du. Harekin hitz egiten saiatu nintzen aurreko astean. Espero dut akatsaz jabetzea; akaso, iritziz aldatuko du azken orduan».

Monparlerrek atzo jakinarazi zuen behin betiko zerrenda. Aurrez, Ane Santestebanek jakin zuen Tokion ariko dela. Bestalde, Donostiako Klasikoak andreen lasterketako taldeen berri eman du. World Teamseko sei ariko dira, eta Continentaleko hamalau. Haien artean dira Laboral Kutxa, Bizkaia-Durango eta Sopela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.