FUTBOLA. Athletic entrenatzeari utziko dio Iraia Iturregik, eta Baskoniako, gizonezkoen hirugarren taldeko lantaldean hasiko da; Bittor Llopis izanen da entrenatzailea. Lehen aldia da emakume bat Lezamako gizonezkoen talde baten lantaldeko kide dela. Athleticeko jokalari ohiaren ibilbidean bertze pauso bat da hori; izan ere, 2021ean Angel Villacampa kargugabetu zutenean, lehen taldea zuzendu zuen lehen emakumea izan zen. «Aitzindaria izan zen klubeko lehen talde baten entrenatzaile gisa, eta orain ere hala izango da gizonezkoen talde baten teknikari gisa», adierazi du klubak. Athleticek dio Iturregi «ikur zuri-gorria» dela: 402 partida jokatu ditu, eta bertze 87 zuzendu.
Iturregik, berriz, adierazi du «ilusioz» hartu duela erabakia, eta «asko motibatzen» duela erronka berriak. Nabarmendu du ez dela gauetik goizera hartutako erabakia, eta denbora pasatu dela horretan pentsatzen. «Alde batera pauso bat emateko» garaia dela nabarmendu du: «Talentu handia dago taldean, eta horrek pozak emango dizkigu». Ikusteko dago nork ordezkatuko duen Iturregi.
Iturregi Baskonian ariko da, teknikari laguntzaile gisa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu