Iturraspe: «Talde handiak galdezka edukitzeak ez nau kezkatzen; ongi ari naizen seinale»

Erredakzioa
2014ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Txapeldunen Ligako atarikorako sailkatzea lortu ondoren, aste lasaia izan dute Lezaman. Halere, gogotik ari dira lanean derbiari begira. «Helburua bete dugun arren, lehiakor izan nahi dugu aurrerantzean ere, eta Realaren kontra irabazten saiatuko gara», esan zuen atzo Ander Iturraspek. Haren arabera, 74 puntu lortzea da orain zuri-gorrien xedea. «Garai batean puntu kopuru hori lortzen zuen liga irabazten zuenak, eta ohorea litzateke zenbaki horietara iristea». Horretarako, ezinbestekoa dute Realari irabaztea. «Festa izango dugu San Mamesen, eta Realari irabaztea genuke onena».

Nolako denboraldi bikaina osatzen ari den ikusita, talde batek baino gehiagok agertu du Iturrasperekiko jakin-mina azkenaldian. Jokalaria lasai dago. «Talde handiak galdezka edukitzeak ez nau kezkatzen. Ongi ari naizen seinale. Kanpokoak ez dauka zertan etxekoak baino hobea izan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.