Isuntzak handia egin du Bermeon. Eusko Label ligako kanporaketaren lehen jardunaldian, porrua sartu die beste lau aurkariei. Meirak 16,16 segundo gehiago behar ditu, Bueuri 18,80 atera dizkio, San Pedrori 26,30, eta Pedreñari 27,20. Bost puntu batu ditu Lekeitiko taldeak, eta hori bezain baliagarria da aurkariei atera dien aldea erlojuaren aurkakoan. Bihar ere molde horretan ariko dira, Portugaleten, baina ibaian. Gaurko lana biribildu beharko du liga nagusian jarraitzeko.
Bigarren saria eskuratzeko lehia estuagoa aurreikusten da. Galiziako ligako lehen bi sailkatuen artean egon daitekeela ematen du. Meirak, hango txapeldunak, 2,64 segundo ditu bigarrenarekiko, Bueurekiko. Azkeneko luzean, eta helmuga gainean zela hartutako olatu eder batek ekarri du buelta gaur bien arteko lehian.
Atzerago daude San Pedro eta Pedreña, KAE 1 ligako txapelduna eta bigarrena. Hasierarik geratu dira atzean, eta ezin izan diote buelta eman horri. Biharko lan txarrak dituzte. Baina bi galiziarrak aparte ere ez dituzte: Buek San Pedrori 7,50 segundo atera dizkio gaur, eta Meirak 10,14. Pedreñaren atzerapena bi galiziarrekiko San Pedrok duena eta 0,90 ehunen gehiago da. Ez du ematen ibaian eta erlojuaren aurka iraultzeko aldeak izan daitezkeenik, baina jokatu gabe ez dira bukatzen estropadak.