Futbola

Irureta izango da Euskal Selekzioko hautatzailea

Iribarrek utzitako kargua hartuko du, eta Etxarrirekin batera zuzenduko du taldea. Maiatzaren 25ean egingo du debuta, Estonian.

2011ko martxoaren 1a
18:06
Entzun
Javier Irureta futbol entrenatzaile eta Athleticen harrobiko futbolaren arduraduna izango da aurrerantzean gizonezkoen Euskal Selekzioko entrenatzailea. Jose Anjel Iribarrek utzitako kargua hartuko du, eta Mikel Etxarrirekin batera zuzenduko du selekzioa.

Athleticek begi onez ikusi zuen Euskadiko Futbol Federazioaren proposamena, eta gaur baieztatu dute albistea. Iruretak esperientzia handia du entrenatzaile postuetan; besteak beste, Athleticen, Realean eta Deportivon. 600 partidatik gora zuzendu ditu Espainiako Lehen Mailan.

Estreinako partida maiatzaren 25ean izango du Iruretak Euskal Selekzioarekin. Tallinen jokatuko da partida, Estonian, lagunartekoan.

Ofizialtasunaz ez du Iruretak oraingoz, hitz egin nahi izan, eta une honetan bere arreta guztia kirol arloan jarri nahi duela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.