Zer moduz pilotak aukeraketa?
Bientzako pilotak zeuden, Juani ere Olaizola II.arenak gustatu zaizkio. Ez dago alde handirik. Olaizola II.ak lehen baxuak hartzen zituen, baina orain besteak bezala dabil. Ez dago pilota baxurik orain. Gero partidan batak bestearen pilota hartzen du... Azkenean bizienaren bila beti.
Nola dago Irujo?
Justu iritsi da, txapelketan ez baita entrenatu hatzaren erruz. Nahikoa du finalean egotearekin. Finalaren aurretik egin ditu pilotaleku saio duin bakarrak.
Eskuin eskuarekin nahi bezala ematen al dio pilotari?
Bai, baina beldur pixka bat dio sakeari. Sakea egitean da pilota gehien sartzen zaion unea, baina bestela ondo. Azken astean asko egin du hobera.
Asko sufritu duela esan du.
Bai, bai, egia da hori. Ostiral batean hautsi zuen hatz punta Elizondon, eta astebetera Bilbon jokatzen ari zen. Eskua lokartua zuela jokatu zuen, infriltratuta, ez jokatzekotan egon zen...
Behetik gora doala dirudi.
Partidetan ez du bizi astindu pilota, baina lan handia egin du: asko defendatu du, asko piloteatu du... Eta horregatik dago hemen.
Olaizola II.a nola ikusi duzu? Hura ere ez dago sasoi betean.
Ez dago oso fin, baina ez du gehiago behar izan finalean sartzeko. Finalean betiko Aimar ikusiko dugu, bere onenean egongo da.
Azken finalak irabazita, Olaizola II.ak al da Irujoren mamu beltza?
Lehen aurkakoa esaten zuten. Orain Olaizola II.a da finalak irabazten ari dena, bikain ari delako jokatzen, eta horrek eragin diezazuke. Baina Irujo urteko hiru finaletan egon da, urte ona egin du, partida on asko jokatu ditu... Eta horretan pentsatu behar du, etxeko lanak eginak dituela eta Olaizola II.ari irabazteko gai dela.
Gerra psikologiko handiagoa egon da final honetan?
Pilotako kontuak dira: atzerapenak... Nola ematen diren? Hori ikertzea kazetarien lana da, eta pilotariek harriak botatzen dituzte jarrai ditzaten.
Pilota. EPELen lau t'erdiko txapelketako finala. Patxi Eugi. Juan Martinez de Irujoren botilleroa
«Irujok hatza infiltratua zuela jokatu du»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu