Irujok eta Merino II.ak Andre Maria Zuriko finala jokatuko dute (22-8)

Iberokoak erakustaldia eman du; Begino, berriz, pattal ibili da, eta Olaizola II.a, pilotaren atzetik une oro

2013ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Juan Martinez de Irujok erakustaldia eman zuen herenegun Andre Maria Zuriaren torneoko lehen finalerdian. Merino II.a izan zuen bikotekide, eta aise irabazi zuten Olaizola II.a-Beginoren aurka (22-8). Irujok hasieratik erakutsi zuen freskotasun handia. Gantxoarekin min handia egin zuen, bizi ateratzen baitzitzaion pilota eskutik, eta ederki markatu zituen, gainera. Irujoren lanak Merinori konfiantza eman zion, eta behetik gora egin zuen partidak aurrera egin ahala.

Olaizola II.a, aldiz, pilotaren atzetik ibili zen. Beginok ez zuen bere eguna eduki, eta Aspeko bikotea nagusitu zen piloteoan. Atzelariak huts asko egin zituen —zazpi denera—, eta ez zuen gozatu. Irabazleek bihar jokatuko dute finala, Xala-Zubietak eta Bengoetxea-Beroizek bart jokaturiko partidako irabazleen aurka.

Irujo eta Olaizola II.a elkarren eskutik dabiltza aurten. Hamar aldiz jokatu dute elkarren aurka. Binaka zazpi aldiz neurtu dituzte indarrak, eta sei irabazi ditu Irujok. Buruz buru, ordea, Olaizola II.aren aldekoa da balantza. Bitik bi irabazi ditu, manomanistako finala eta Ogetako errebantxa. Lau t'erdian behin bakarrik aritu dira, eta Irujok irabazi zuen.

Ardoaren desafioa, gaur

Ardoaren desafioa jokatuko dute gaur, Gasteizen (22:15). Lehen partidan Gonzalez eta Arretxe II.a ariko dira, lau t'erdian. Binakakoan Olaizola II.ak Albisu edo Untoriarekin jokatuko du, eta Zabaletak, Xala edo Ezkurdiarekin. Buruz burukoa Urrutikoetxeak eta Jaunarenak jokatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.