PILOTA. Binakako Txapelketaren bederatzigarren jardunaldia inoiz jokatu gabeko pilotaleku batean hasi zen atzo, Buñuelen (Nafarroa). Ikusmin handia sortu zuen Irribarria-Rezusta eta Ezkurdia-Martijaren arteko partidak, sarrera guztiak saldu baitzituzten. Ikusleek Iker Irribarria aurrelariaren erakustaldiarekin gozatzeko aukera izan zuten. Gorriek alde handiarekin irabazi zieten urdinei, 22-9, eta Aramako pilotariak hamazazpi tanto egin zituen. Irabazten hasi ziren urdinak, 2-4ko eta 3-5eko aldearekin, baina 6-6ko berdinketaren ondoren, gorriek14-6raino egin zuten ihesi,eta norgehiagokak kolore bakarra izan zuen.
Gaur bi partida jokatuko dituzte, biak Baiko Pilotako bikoteen artekoak. Mungian (Bizkaia), Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Artola-Imaz ariko dira;eta Iruñean, Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena eta Laso-Albisu.
Bestalde, gaur jokatuko dituzte Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako lehen kanporaketak, Ataunen (Gipuzkoa), 17:30ean.
Irribarria-Rezustak erraz irabazi diete Ezkurdia-Martijari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu