Irribarria eta Rezusta 22-17 Ezkurdia eta Tolosa

Irribarria eta Rezusta, finalerdietara

Iker Irribarria eta Beñat Rezusta finalerdietara sailkatu dira, Donostiako Atano III pilotalekuan Ezkurdia eta Tolosa garaitu ondoren.

Irribarria, ligaxkako partidu batean. IñIGO URIZ
2022ko otsailaren 26a
08:19
Entzun

Joan eta etorriko partida jokatu zuten atzo Irribarria-Rezusta eta Ezkurdia-Tolosa bikoteek Donostiako Atano III pilotalekuan. Aramako aurrelariak eta Bergarako atzelariak abantaila handia izan zuten partidaren lehen zatian.

Aurretik joan ziren 15 tanto egin arte (15-9), baina ondorengo minutuetan markagailua irauli zuen Ezkurdia eta Tolosaren bikoteak (16-17). Ordutik aurrera, Irribarriaren eta Rezustaren alde jarri zen berriz ere markagailua, eta bost tantoko taka egin ondotik irabazi zuten norgehiagoka.

Horrenbestez, Gipuzkoako bikoteak finalerdietan jokatuko du Altuna-Martija eta Elezkano-Zabaleta bikoteekin batera. Gelditzen den azken plaza igande honetan jokatuko dute Laso-Imaz eta Peña-Albisu bikoteek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.