Irigoienek laugarren urtez jarraian jantzi du harri txikietako txapela
Aimar Irigoienek laugarren urtez jarraian irabazi zuen Harri Txikietako Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa. 12.500 kilo jaso zituen 107 altxalditan, igandean jokatutako finalean, Anizen (Nafarroa Garaia). Joseba Ostolaza izan zen txapeldunordea, 11.900 kilo sorbaldan berdindu ostean (102 jasoazldi). 600 kiloren aldea atera zion txapeldunak. Azkenik, brontzezko domina Hodei Iruretagoiena Izeta IV.arentzat izan zen. 10.725 kilo bizkarreratu zituen 92 altxalditan. Ez zen kirolari gehiago aritu finalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu