Irigoienek bosgarrenez jantzi du txapela

Errezildarrak nagusitasunez irabazi du Harri Handien Txapelketa, 8.675 kiloko markarekin

2010eko azaroaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aimar Irigoienek Euskadiko Harri Handietako Harri-jasotze Txapelketa irabazi zuen herenegun, Aldatzen (Nafarroa Garaia), sorbaldan 8.675 kilo berdindu ostean (56 altxaldi). Errezildarrak azken bost urteotan jantzi du txapela. Urte biribila izan du, denera bederatzi txapel irabazi baititu aurtengo denboraldian, harri txikietakoa horien artean. 200 kiloko koadroarekin zazpi jasoaldi egin zituen, hamasei 175eko zilindro koparekin, hamalau 150eko kuboarekin eta hemeretzi 125eko bolarekin.

Joseba Ostolaza izan zen txapeldunordea, Irigoienek baino 1.425 kilo gutxiago altxatuta (7.250 kilo, 47 jasoaldi) eta lan txukuna eginda. Unai Lertxundik irabazi zuen brontzeko domina, 4.300 kilo lepoan berdinduta (26 jasoaldi). Azkenik, Urtzi Telleriak bete zuen laugarren postua; 1.650 kilo altxatu zituen, 11 jasoalditan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.