Irigoienek bihar irabaz dezake harri txikietako laugarren txapela jarraian

Bilbo
2010eko urriaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskadiko Harri Txikietako Harri-jasotze Txapelketa jokatuko da bihar 18:00etan, Anizko pilotalekuan (Nafarroa Garaia). Aimar Irigoienek, Joseba Ostolazak eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a-k jardundo dute. Azken horren osabak, Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a-k ere aritu behar zuen, baina uko egin dio azkenean. Ohi bezala, lau harri erabiliko dituzte: 125 kiloko koadroa, 125eko zilindro-kopa, 112,5eko kuboa eta 100eko bola. Bakoitzarekin hiruna minutuko txandak egingo dituzte.

Irigoienek irabazi zuen iaz, hirugarrenez erreskadan. Gainera, txapelketako marka ezarri zuen: 13.362,5 kilo (115 jasoaldi). Aurretik zuena ondu zuen. Orain dela bi urte baino 100 kilo gehiago bizkarreratu zituen. 100 kiloko bolarekin lortu zuen marka ontzea, jasoaldi bat gehiago eginda. Bestalde, bihar Euskadiko Orga Joko Txapelketa ere jokatuko da, Aizarzanabalen (Gipuzkoa), 18:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.