SASKIBALOIA. Iraurgi Añaresek Espainiako Ohorezko Mailara igotzeko faseari ekingo dio gaur, La Lagunan (Espainia). Bigarren Mailako zortzi talde onenak ariko dira, lauko bi multzotan banatuta. Lehenbizi, multzo bakoitzeko ligaxka jokatuko da, eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalerdietara igaroko dira. Finalerdi bakoitzeko irabazleak igoko dira mailaz.
Iraurgi ez da ageri igotzeko faboritoen artean, baina bere aukera guztiak baliatu eta ustekabekoa emateko itxaropenarekin bidaiatu du. Gaur jokatuko du lehen partida, Almeriaren aurka (17:00); bihar bigarrena, Campus Prometeren kontra (13:00), eta, azkenik, etzi hirugarrena, Patatas Hijolusa Leongo (Espainia) taldearen aurka (13:00).
Iraurgi hirugarren izan zen bere ligan; Almeria, berriz, laugarren bestean, eta, ustez, horrek beharko luke aurkari erosoena. Campus Prometek, aldiz, lehen postuan bukatu zuen, eta igotzeko hautagai da. Patatas Hijolusari dagokionez, Iraurgiren aurretik bukatu zuen, baina ligako azken partidan gipuzkoarren aurka galdu zuten.
Iraurgik Ohorezko Mailara igotzeko faseari ekingo dio gaur
Almeria, Campus Promete eta Patatas Hijolusa egokitu zaizkio multzoan, eta ez dago faboritoen artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu