Athleticek badu entrenatzailea: David Aznar. 43 urteko teknikari espainiarrak ordezkatuko duIraia Iturregi. Aznarrek eta klubak sasoi baterako kontratua adostu dute.
Aznar talderik gabe zegoen 2021eko azaroan Real Madrilek kargutik kendu zuenetik. Aurretik, hiru denboraldi egin zituen emakumezkoak entrenatzen: aurreneko biak, Taconen; eta hirugarrena, Real Madrilen, hura Taconen jabe egin eta gero. Taconekin, Espainiako Mailara igo zen lehen sasoian, eta, bigarrengoan, hamargarren izan zen. Real Madrilekin, berriz, txapeldunorde izan zen, eta Txapeldunen Ligarako sailkatu.
SOSLAIA. David Aznar
Iraia Iturregik badu ordezkoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu