Iraia Iparragirrek erretiroa hartuko du sasoi amaieran

2023ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Iraia Iparragirre Realeko atzelariak bukatutzat emango du bere kirol ibilbidea denboraldi honen amaieran, 27 urterekin, eta talde txuri-urdinarekin maila gorenean zortzi sasoiz aritu ondoren. 108 partida jokatu ditu, eta titulu bat irabazi: Espainiako Kopa, 2019an. «Oso lasai nago. Belaunaldi berriei lekukoa pasatzeko garaia da», esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.