Iraia Iparragirre eta Ane Etxezarreta, 2022ra arte

2020ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Realak beste bi jokalariri berritu die kontratua: Iraia Iparragirreri eta Ane Etxezarretari. Bi atzelariek beste bi sasoirako luzatu dute kontratua, 2022ra arte. Biek seigarren sasoia beteko dute. Aldiz, Sara Olaizolak ez du segituko.

Bestalde, Europako Federazioak zehaztu du Donostian eta Bilbon jokatuko den Txapeldunen Ligako Zortziko Finalaren egutegia. Abuztuaren 21ean izango dira lehen bi final-laurdenak: Glasgow City-Wolfsburgo, Anoetan; eta Atletico Madril-Bartzelona, San Mamesen (18:00). Hurrengo egunean jokatuko dituzte beste biak: Arsenal-PSG, Anoetan; eta Lyon-Bayern, San Mamesen (20:00). Irabazleek abuztuaren 25ean eta 26an jokatuko dituzte finalerdiak, Anoetan eta San Mamesen. Azkenik, finala 30ean izango da, Anoetan. Finalerdiak eta finala 20:00etan jokatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.