Ion Areitiok eta Irene Caminosek brontzea lortu dute Munduko Trial Txapelketan
TXIRRINDULARITZA. Arrakastatsua izan da Chengdun (Txina) jokatu den Munduko Trial Txapelketa euskal kirolarientzat. Hiru aritu dira lehian, eta horietatik bik irabazi dute dominaren bat. Hain zuzen, Ion Areitio hondarribiarrak eta Irene Caminos tolosarrak brontzezko domina eskuratu dute banakako lehiaketan. Benito Rosabartzuzarrak, berriz, ezin izan du podiumera igo, eta seigarren postuan sailkatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu