1 Zein dira zure taldearen helburuak ligan?
2 Nolako liga izango da?
«Estropadaz estropada goaz, non gauden jakiteko»
Jon SalsamendiOrio
1«Iazkoa egin eta gero, eta taldea ia bera dela ikusita, banderen lehian ibili nahi dugu. Baina urtea ezohikoa izan da, eta eta eragina izan dezake. Entrenatzea eta lehiatzea ez da gauza bera, eta estropadaz estropada joan nahi dugu, jakiteko non gauden. Gero gerokoak».
2«Duela urtebete esaten zen sei talde zirela indartsuak, eta aurten ez dute indarrik galdu. Baina, horiek kale eginez gero, kontuz beste batzuekin».
«Gustatuko litzaiguke goiko taldeekin lehian ibiltzea»
Mikel OrbañanosHondarribia
1«Hasiera batean, gustatuko litzaiguke goiko taldeekin lehian ibiltzea, eta ohorezko txandan egotea ona litzateke. Zalantzak ditugu denok, urte berezia delako».
2«Oso lehiatua izango dela iruditzen zait, ezohiko egoera batean gaudelako. Goian, banderen lehian, talde asko egongo dira, iaz bezala, eta behean ere estua izango da borroka. Horrek esan nahi du behekoek goikoei bultza egingo dietela, eta deskuiduak ordaindu egingo dira».
«Iazkohirugarren postuahobetu nahi dugu»
Iker ZabalaSanturtzi
1«Iazko hirugarren postua hobetu nahi dugu, eta,horretarako, banderen lehian ibili beharko dugu. Anbizioa dugu, baina hankak lurrean ditugu, helburua zaila delako».
2«Gutxi gorabehera, iaz bezala izango da, aurreko urteko lehen sei sailkatuak ibiliko garelako lehian. Zazpigarren bat ere ikusten dut, Cabo, ondo ari baita arraunean. Hortik behera, iazkoak ikusten ditut, eta igoberriak. Bi multzotan ibiliko gara hamabi taldeak».
«Ohorezko txandan egon nahi dugu, ligaren bila lehiatzeko»
Juan ZunzunegiZierbena
1«Aurreko urteetan egindakoa hobetzen jarraitu nahi dugu, eta ohorezko txandan segitzea da asmoa, ligaren bila lehiatu ahal izateko».
«Denairabazi duten arraunlariakgosez daude»
Jon ElortegiUrdaibai
1«Dena irabazitako arraunlariak ditugun arren, sekulako gosearekin daude, berriz hasiko balira bezala. Taldearen bizkarrezurra ez da aldatu, eta betiko Urdaibai izango gara».
2«Orio, Hondarribia eta Santurtzi dira faboritoak, eta ohorezko txandako laugarren lekurako beste lau talde gaude: Zierbena, Donostiarra, Ondarroa eta gu. Gainontzean ere, lehia estua izango da aurten, aurreko urteetan bezala».
«Ohorezko txandan ibiltzea da gure helburua aurten»
Igor MakazagaDonostiarra
1«Ohorezko txandan sartzeko borrokatzera aterako gara, hori baita gure helburua aurten».
2«Liga nondik nora joan daitekeen esatea ez dago batere erraza, ezohiko egoera batean gaudelako pandemiarengatik, eta, horren eraginez, ezjakintasunez beteta hasiko gara. Baina, hori dena esanda ere, iruditzen zait iazko Eusko Label ligaren oso antzekoa izan daitekeela aurtengoa ere. Horren tankera hartzen diot, behintzat»
«Iaz bainohobeak izaten saiatu behar dugu»
Iñaki ErrastiOndarroa
1«Larritasunik ez pasatzea da asmoa, eta saiatzea iaz baino hobeak izaten. Hala ere, zaila dago zazpigarren postua hobetzea, eta gutxienez iazkoa berdintzea, zaila badago ere».
2«Polita izango da liga goian eta behean. Txanda guztietan egongo da zer ikusi, emozioa izango baita. Iazko ohorezko txandakoak goian ikusten ditut, eta Urdaibai ere hor ikusten dut. Besteon artean, batzuk lasaiago ibiliko dira».
«Bigarren txandan borroka eginnahi dugu;ondo ari gara»
Beni SilvaCabo da Cruz
1« Bigarren txandan borroka egin nahi dugu, gogorra izango bada ere. Iaz baino talde hobexeagoa dugu, eta hor behar dugu».
2«Goian, Santurtzik apustu handia egin du. Orio eta Hondarribia teknikoki oso onak dira, eta Zierbenak potentzial handia dauka. Donostiarrak hazi egin nahi du, eta Urdaibaik iazko arantza atera, baina beherago ikusten dut. Beste seien artean, antzera ibiliko gara, baina ezusteak izango dira».
«Iazko bederatzigarren postua hobetu nahi dugu»
Carlos RodriguezKaiku
1«Iaz bederatzigarren egin genuen Euskolabel ligan, eta horixe hobetu nahi dugu. Ez gara gehiago zailduko, bestela ere lan zaila izango delako».
2«Sailkapenaren goiko aldean iaz ibili ziren lau taldeak ikusten ditut: Orio, Hondarribia, Santurtzi eta Zierbena. Baliteke Urdaibai ere lehia horretan sartzea aurten. Behealdean, ez dago hain erraz bereizterik zein ibiliko den. Bi igoberriak, Isuntza, Ondarroa, Cabo eta gu ibiliko gara».
«Ahal bada, kanporaketa gabe eutsi nahi diogu mailari»
Osertz AldaiIsuntza
1«Gure helburua mailari eustea da, iaz bezala. Jaitsierako kanporaketa jokatu gabe bada, askoz hobeto, baina bi estropada horiek eginda lortzen badugu, orduan ere ondo».
2«Goi-goian, lau talde ikusten ditut, Orio, Hondarribia, Santurtzi eta Zierbena, eta, gero, Donostiarra eta Urdaibai ere bai. Cabo eta Kaiku atzekoak baino goraxeago ikusten ditut, eta azkeneko lekuetan besteak ibiliko gara: bi igoberriak, Ondarroa eta gu».
«Mailari eustea da helburu bat,eta bestea,hazten segitzea»
Gari UrangaZarautz
1«Kirol helburua da mailari eustea, zaila egongo den arren. Beste helburu batzuk ditugu: talde moduan eta arraunlariek aurrerapausoa ematea. Aukera dugu horretarako, eta uste dut urtea baliatzen ari garela bide horretan».
2« Iaztik ez da asko aldatuko. Litekeena dela seigarren izan zenak laugarren egitea? Bai. Baina zortzigarren egin zuenak ez du asko aurreratuko. Atzean igoberriak eta iazkoak izango garela uste dut».
«Ez jaistea da asmoa, baina ez dugu beste ezer baztertzen»
Alberto HermoAres
1«Mailari eustea da helburua, baina ez dugu beste ezer baztertzen. Hobe da zortzigarren izatea bederatzigarren baino, eta taldea ondo ari da».
2«Sei talde ikusten ditut goian, iazko sailkapeneko lehen seiak: Orio, Hondarribia, Santurtzi, Zierbena, Urdaibai eta Donostiarra. Cabo ere sar daiteke hor, eta beste bostak borrokan ibiliko gara. Baina kontuz, ezusteak egon daitezkeela uste dut eta».