Iñigo Salbidea Asegarceko kudeatzailea hil da

2016ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Pilotak kolpea jaso zuen atzo. Iñigo Salbidea Asegarce enpresako kudeatzailea hil zen atzo, Donostian, minbiziak jota, 63 urte zituela. Salbideak 24 urte zeramatzan Asegarceko kudeatzaile lanetan, 1992an enpresa sortu zutenetik. Aurretik, hemeretzi urtez izan zen pilotari, hemezortzi urtez Eskulari enpresarekin, eta, azken urtean, Asegarcerekin. Bigarren Mailako banakako txapeldunorde izan zen 1976an, eta Lehen Mailan makina bat partida jokatu zuen. Bihar egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, Antiaguako San Sebastian Martiria elizan, 19:00etan.

Bestalde, gaur ekingo diote Binakako txapelketako ligaxkako azken-aurreko jardunaldiari. Irujo-Rezusta eta Victor-Beroiz ariko dira Bilbon (20:30). Asegarcekoek garaipena behar dute, sailkatzeko dituzten aukera apurrei eutsi nahi badiete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.